Orrialde:Garoa (1912).pdf/141

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Egia diok, egi andia; ez nuke nik sartu bear, ta ez nauk geiago sartuko. Ondo garbatuta niok, ondotxo alare. Tira, emaidak oraingoagatik, gaur eramatekotan gelditu nintzan ta. Aurki biurtuko diat.
—Bai, aizerik eztan urtean.
—Biar edo etzi...
—Edo etzidamu: Jaungoikoa zartu baño len.
Joanesen mendekoak, bitartean, beren ardurazko bizitzari jarraitzen zioten ederki.
Manueltxo etzan Manueltxo, Manuel baizik. Asko indartu zan, aukerazko baserri-mutil argi, bikain ta osasuntsua zegoan, ta soro-mendietako arloetan txit langille ta zentzunez betea zebillen. Ikasiak zeuzkan lurrean azia botatzeko aro ta giroak, bazekizkian artogariak biltzeko, baratz landareak aldatzeko ta sagar-udareak txertatzeko era ta garaiak; gutxik eramango zion atxurrean edo laietan; gutxik beiak ongi uztartzen, bide oker estu koskatsuetan gurdia zuzen eramaten, gaztañak jeisten, aritzak iñausitzen, edo Gogordo gañeko garo mardula ebakitzen: ta, Joanesen ondorengo bati zegokion bezela, beste