Orrialde:Garoa (1912).pdf/144

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zeukaten, etxekoak, ezagunak eta erritarrak.
Gaitz bat zuan Malentxok, aldi batzuetako amonaren esanak siñistu nai badira: esku zabalegia izatea. Eltzekondoa bazan, esne beroa bazan, ogi puska edo geeli zatia, bere atorra edo amaren gonea, berealaxe jan edo jantzi eragingo zion Malenek atarira zetorren beartsuari. Zabaletakoak lortu alzuten guztia emango zukean, utzi ezkero. Neskatxa purtzil nabarmena! Bere buruari ezer opa ez, ta eskalientzat dana bear: San Blasetan piper-opilla ta Ostegun Donean garapaio[1] ederra amandreak ekarri, ta Abe Mariaka zetorren landerrak iruntsi Malenen piper-opil ta garapaioa! Maitetasuna galtzeko ere bazan illobaren eskergabekeria.
Ana Joseparen esanak eztira siñistu bear gai orretan, bada mingaña ta biotza etzebilzkon batera. Ez, etzitzaien Zabaletakoai Malentxoganako maitetasuna galtzen. Egunean baño egunean geiago maitatzen zuten; eroturik egoten ziran Katalin ta Jose Ramon alabatxoaren ganora ta ma-

  1. Garapaio. Amabitsik besoetakoai eman oidien arrautzaz apaindutako opilla.