Orrialde:Garoa (1912).pdf/145

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

raztasuna ikustean, txoratzen aiton-amonak illobatxoaren mendu ta zerzeladak nai añan ezin jasoaz, ta amona bera izaten zan, beste eraldietako esateak aztuta, Malentxoren goramenik atsegiñenak antolatzen zituana. Garapaio. Amabitxik besoetakoai eman oidien arrautzaz apaindutako opilla.
Baño, batez ere, Joanes ta Malentxo ziran alkar artuak eta bata bestearen maitale andiak. Malenek ertetzen zion aitonari larrañera, ura menditik zetorrenean; Malenek kentzen zizkion sorbaldetako zorro ta esne ontziak, Malenek abarka mantar legorrak atera, Malenek barruko jantzi zuri garbiak oe gañean ipiñi; Malenek, arto me zeetuz, esne zukurik gogozkoenak egosi; Malenek, artzaia Urbian zebillela soroetan egindako lanak esan ta uritik etxera ekarritako tresna, oial ta jakiak erakutsi. Joanes, lorea billatu duan erlea bezela, edo neguko eguzki epela artzen dagon aguratxoaren gisa gelditu oizan Malentxoren ondoan.
—Jaungoikoak sortu zinduzan —esan oizion bakarrik idorotzean— Jaungoikoak sortu zinduzan nere azken egunak alaitzeko. Zuk aztu erazten dizkidatzu nere nekeak, nere samiñak, nere beaztunak. Zuk