Orrialde:Garoa (1912).pdf/148

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zuan Josek Malentxo, beti era berdiñean izan ezarren Malentxo aurra zanean, aurrari zurikeriak egiñaz edo ume koskor polit ura elizako aingerua erabiltzen dan begirunez, lepoan erabilliaz; zizkortu zanean, ikastetxera neskatoari lagunduaz ta ikaslerik gogozkoenari bezela Gurutze Santuaren eragin edo Aita gure ta beste arrenak esaten erakutsiaz; anditxo egin zanean, lenbiziko marrubiak, masustarik elduenak, sagarrarik zindoenak, gaztañerrerik bigunenak emanaz edo zelaietan jaiotako lorez egindako sortatxoak eskeñiaz.
Malentxok oñez ikasi zuanetik aurrera, alkarren adiskide ta lagun ezagutu genduzan neskatilla ura, Manuel ta Jose. Mai baten jan zuten ainbeste urtean nabasi, etxeko guztien ondoan; sukalde baten egin zituzten goizeko ta gabeko eskari bero zintzoak Arantzazuko Amaren irudi aurrean; bata bestearekin jolastu ziran irurak, katakumien tajuko ume jolas garbi errugabekoetan; berreun ta geiago aldiz esan zizkioten Manuelek eta Josek Peru ta Mariaren ipuia, Amabi lapurrena, Tudelatik zetorren astoarena, Anbotoko Andrearena, Basojaunarena, gabeko amabie-