Orrialde:Garoa (1912).pdf/150

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

sortzen dan mamorro narrastia, laster mitxeleta egalari polita izateko?
Bai, Joserentzat, Malentxoganako maitetasun berria, batzuetan, anima barruan erne ta narotutako lilia bezela zan, usai gozoz bakarrik kordea kentzen zion lilia bezela; mamorro bat zirudian bestietan, errai-alozen erdian atximur egiten zion mamorro isil gaiztoa; mitxeletaren itxurak artzen zituan noizean bein, bada irudimen aurrean zebilkion zilibokatzalle, adarrik adar edo itxaropenik itxaropen; biotzeko murgil samurra zan beti, osto, lore, garau mizkeak eman bear zituzkean kimua.
Baño ai! etzituan emango. Ezin zitekean. Amesak ziran, Joseren ustez, bere gogamenak, ganoregabeko mutil ausarditsuaren ames txoroak. O zer zoriona ames aiek gertaera biurtu al izan ezkero! Nola biziko zan orduan Malentxorekin! Zein apalkiro itz egingo zion! Zein bigunkiro bizitzen lagundu, nolako pozak eman, nolatan maitetu! Lurreko zerua izango zu-