Orrialde:Garoa (1912).pdf/154

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Esatekoa balitz, edo esan albanuke...
—Oraindaño ez aiz ba motela izan. Tira, asi ari.
—Ara... zerbait zertzeko ustietan nagota...
—Zerbait zertzeko ustietan? To, to, to! Andregeia nai al euke? Ta urrutikoa? Ire baldintasunak urrutietan obeto aldakizkite?
—Nik eztakit zer nai detan ere. Orain artean Euskalerrian bizi ta iltzeko asmoan izandu naiz.
—Ta orain ez? Mutil, ezkondu naia baño besterik ezpadek, etziok Gaztelerrira joan bearrik. Askotan gogoratu zait urtietan aurrera uala, ta Manuelek etxera emazteren bat dakarrenerako iretzat ere aukeratuta neukan norbait.
—Eskerrik asko, aitona, milla ta milla esker; baña norberak autatzea ez alda obe?
—Bai, beti obe, zentzunezko gaztien artean gurasoen baimenaz bada; baña nik eznian uste ik iñor begiz jota eukanik. Gañera, emaztegaia besteak aukeratu ta eskeintzea, ezta nai ta nai ez artzeko esatea: ongi badator artu egiten da, gogoz-