Orrialde:Garoa (1912).pdf/155

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

koa ezpada utzi Alegia, ezluteke danak orrela utziko gure Malentxo; eznioke neuk ere edozeñi emango.
—Malentxo?
—Malentxo.
Tximista kiskalgarri bat aldemenean erori balitzaio bezela gelditu zan Jose, zuri zuri, konkortuta, Joanesen aitormena ezin siñisturik.
—Zer esan du, aitona?
—Gaizki aldeitzok?
—Gaizki? Nola irudiko zaio gaizki gaixoari sendagaia? O, nere amesak egiak balirake!
—Ori egin aldek ames?
—Orixen berbera.
—Banengoan ba, banengoan ba. Nola ulertu ez zu ta Malentxo?
—Baño, aitona, Malentxok, zerbait igarri ditan ezkeroan, iges egiten du nigandik.
—Ondo egiña: suaren ondotik ardagaia kendu egin bear da.
—Eztu naiko nerekin zertu.
—Ikusiko diagu.
—Amonak ere ez. Diruduna banintz baña...