Orrialde:Garoa (1912).pdf/157

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

onek? Txarranpiñak erten bear diola esan leike.
Eta Joanesek:
—Erten dio.
—Erten diola?
—Bai, ta neu izan naiz sendatzalle.
—A ze nolako Petrikillo! Jolaserako goguaren bizarra dakartzu zeuk.
Zabaletan ezer geiago agertu gabe, urrengo goizean, bere poza ezin gorderik, joan zan mendira Jose, ta mendian egon zan, sei illabete ta geiagotan, Jaungoikoari eskerrak emanaz; Danielen lagunak bezela, Egilleak sortutako gauza guztiak bedeinkatuaz; Jakob artzaia bezela, bere lanarekin emaztegai maitea irabazten; Urbian ibilli zan ederki, epero ta peku gabe, akitika ta bertsolari, zoroko ta txit umeturik, arkumetxoakin jolasean; basauntz irudira lasterka, etorkizunari parrez begira, itxaropen gozoz janaritzen, zoriontasunez gañezka.
Baño ala ere, iñoiz edo berriz, etxeaz oroitzean, bere kopeta leuna zimurtu oi zitzaion Joseri. Ara emen geientsu min ematen zion kezka: «Esan ote dio aitonak Malentxori nere amesa... ta berea, ai-