Orrialde:Garoa (1912).pdf/159

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

nere alde eztaukat? Ez aldezake aitonaren iritzia ontzat eman, langillea ta eskertsua naizelako, bestek ez bezela maitatzen detalako? A, nor legokean arren buruko gogamenak irakurtzen! Zai ote daukat Zabaletako atarian parre pixka baten bitartez baimena emateko? Geldirik ago, nere biotza! Ez adi lertu!»
Orrezaz gañera, garai batzuetan, nekeari sendoro eutsi ta arriskuaren aurrean ausardiro jarki bear izaten zuan gure gazteak.
Bai, ezta dana doe ta pake osoa izaten artzaiaren bizitzan. Artzaiak ordu onak eta ordu neketsuak oiditu, erazko egunak eta egun larriak, patxadazko egoerak eta ibil-bear estuak.
Pozgarria da, egiaz, udako eguzkiaren jaikiera mendietako artzaiarentzat. Berak ikusten ditu lenbizi, bealdeak lañoz estalirik eta lotan dauden bitartean, eguzkiak edertzen dituan gallur ermoak, baso galantak, urjauste argitsuak eta intzez narotutako zelai ezeak; berak entzuten ditu beste iñork baño len , zugaztietako txori aldra iskanbillatsuen txiotxo txiotxi pipi-