Orrialde:Garoa (1912).pdf/16

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ipiñi ta tabakorri piskabat artzera; ta igandetan igotzen naiz berriz, Aranzazuko eleizan Meza entzun da gero. Morroia larunbatean ezpadator, jai egunean bertan joaten naiz Aranzazura, ta an izaten da ordurako etxekoren bat tabakorri ta jantzi garbiarekin.
—¿Zortzian bein ikusten dituzu beraz etxekoak?
—Basetxean lan askorik ezpada bai; baña gure Zabaleta orretan eginbear estuak badaude, eguzki goiztarra baño goiztxoago jaiki, beti bezela, ardi guztiak jetxi ta zelaira eraman, esne ontziak lepoan artu ta an izaten naiz laster, zazpiretako bai. Bertan dago Zabaleta, or Gogordo azpian: ordu biko bidea geienez emendik ara.
—¿Ta lanera joaten altzera?
—Zetara ba? Atxurrera edo laietara edo bear danera, eguzkia gorde artean beintzat. Eta illunabarrean, aldapari arpegia eman da, goruntz ostera, kankarroak lepoan ditutala.
—Eztezu lotarako gogoa makala ekarriko.
—Zerbait bai; baña eznaiz beti berealakoan lotara joaten. Ardiak batu bear izaten dira eskortaldera lenbizi, ta pozik bat edo