Orrialde:Garoa (1912).pdf/164

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tasuna biotzez eskatuta, il edo bizi, arnaseak zirautzan artean, esetsaldirik arrigarriena jokatzeko gertatu zan; baño, edo suak edo gizasemearen jarkierak izutu zualako, edo beste alderdiren baten aragi biguna usai egin zualako, aldendu zan otsoa Iasterka bizian, ta otsoari jarraika artzaiaren zakurra, zaunka ta zaunka, basoetako oiarzunai jaiki eraziaz.
—To, txuri, to; fiii, fiii —deadar ta txistu egiten zion berriz ere Josek. Eta ooo ooo... iii, iii— erantzuten zuten oiarzunak, artzaiari berari bildur berria emateko eran. Etzuan nai mutillak bere tokia utzi, badaezpada ere; etsaia bakarrik bazan edo ez etzekian, ta ellora zaintu bear zuan lenbizi. Moxalak gaizki ibilliko ziran, ori bai; baño ezin zitekean bazkatzallea toki guztietan batera egon.
Egundañoko surik andienak berriro egiñaz, esna, susmotsu ta izerdi patsetan igaro zitzaizkion orduak, ordu minkaitzak, bakar bakarrik, gabaren zurrumurruak ernai entzunaz, illuntasunari zoli begira, zegoana ta etzegoana ikusiaz, arkaitzak otso iruditzen zitzaizkola, isatsak eta itsuskiak eztakit nungo pizti, garraren keriza