Orrialde:Garoa (1912).pdf/165

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ikaragarrizko mamu, gautxorien oiuak norbaiten inka,[1] aizearen eretak ilzorikoen adia,[2] orrien dardarra eriotzaren urrats, eta sapar[3] sasien zabun bakoitzak animarañoko sarrakioa sartzen ziola.
Ura egoera beltza! Etzeukan orduantxe nasaitasun ta atsegin andirik gure gazteak.
Gaberditik laster, oinkada batzuek aditu zituan. O ez, etzan irudipena: zerbait zijoakion zuzen zuzen beraganuntz! Aiñaniño arraio pola! Otso aldraren bat? Pizkor jaiki zan mutilla, aurki artu zuan adakia eskuetan, azkar jarri zan edozertarako prest; baño ezer geiagorako astirik etzuan izan. Adakia jasotzerako, sartu zitzaizkion izter tartean abere zikin itxusi bi ta aien atzetik agertu zitzaion beste gauza beltz arrigarri bat... Txuri ta Bustamotx ziran abereak, anketatik belarrietaraño basaz beterik, eta Pillipe artzaia zan gauza beltza, txartes batean burutik bera estalia.
—Jeup! —oles egin zuan Pillipek, txanoa garrondoruntz jetsiaz.
—Orixen da bildurra eman diakana.

  1. Queja.
  2. Gemido.
  3. Matorral.