Orrialde:Garoa (1912).pdf/167

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Izuak ekarri nau. Etsi det, gaur, nere txabolatik alarauak entzuten negoala; baño Txuri ta Bustamotx ate ondoan ikusi ditutanean, berakin batera ia mutillak! eragin diet ankari laguntasuna billa. Jas! Nik ekarri det abiadea!
—Alarauak entzun dituk beraz?
—Ta nolakoak! Aitzari ere mara mara negar eragitekoak.
—Norenak ote ziran?
—Nork daki? Adiskideren batenak edo...
—Gure Aingeru Jaolak zaintu gaitzala!
Orrelako autuetan joan zitzaizten orduak Jose ta Pilliperi goizalderarte, batak bestea dendatzen edo bildurtzen, beti ere suari egurrak geituaz, beti ere alderdi guztietara begira, beti ere alkarri ixo-ixoka, andik edo emendik zarataren bat ote zalakoan.
Goizean jakin zuten ainbesteraño triskantzarik etzala igaro. Iru edo lau ardi galdu ziran; moxal bat billatu zan, errekartean, belaunburuak ausita; beor bat zelaian, mokor ondoan aragi tato[1] batzuk gutxiago zituala, odolustuta, ia illean.

  1. Tato, zatiari edo puskari esaten zaio.