Orrialde:Garoa (1912).pdf/169

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

edo aspaldikoari, ta baserrietan zeukaten gizon aiek aspaldietan iduki etzutena: baserrietan zeukaten, mendian baño ajola gutxiagoz, aterpe ona, jan beroa, jatordu jakiña, jantzi garbia, oe biguna, kezka gabeko lo gozoa A ze gaztañerre janak egin bear zituzten! A ze itzaspertuak! A ze nolako etziñaldiak!
Jose, beste guztiak baño gogotsuago ta urduriago jetxi zan, janik eta lorik batere oroitu gabe. Bazeukan buruan aurreragoko gauzarik! Malentxo bakarrik zerabillen gogoan. Zer esan zeikeon Malentxori? Berak, Josek? Ezta itz bat bakarra ere: biotza ibilliko zitzaion izketan, osoro esankor; mingaña, lotsariak lotuko zion, ezer iñola asmatu eziñik utziko zion: bazekian. Aitzen emango alzion aitonak neskatxari mutillarekin izandako izketartea, ta etzan geiago bear. Baiezkoa ulertzeko, etzuan Josek irritxo baten argia baño besterik eskatzen. «Jaun zerutarra —otoitz egin zuan etxera urreratzean— irribarre bat neretzat Malentxoren ezpañetan!»
Ai ene! Irri-abarrik etzuan billatu: Malentxo, lenbiziko ongietorriak esanta bereala, lenago baño arduratsuago asi zan Jo-