Orrialde:Garoa (1912).pdf/17

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beste galdu ezpazait Orduan izaten dira istilluak, arren billa gaberdiraño edo bear dan artean...
—¡Ori bizitza daramazu, gizona, dauzkazun urteakin!
—Ona nik, Jaungoikoari eskerrak. Nere semeak esaten dirate, zarra naizalata, jetxi nedilla Zabaletara betiko, berak edo morroiak egingo dituela emengo eginkizunak, baño eztet nai. Danok baño geiago naiz mendiko gauzetan, ta ezta arrotasuna egia baizik. Aiek eztaude ni añan oituak.
—¿Eta ezaldezu ostaturik emen urrean?
—Zertarako ostatua? Ara or non daukatan nere jauregia, atozte zein polita dan ikustera. Atozte, emango dizutet esne pixka bat egarria kentzeko.
Joan giñan artzaiaren atzetik eta ikusi genduan Joanesen txabola.
Jauregi ura jasotzeko, arri batzuek alkarren gañean tolestatu ta aien buruan aga bat, lau ostro ta lasta pilla batzuek tellatutzat jartzea baño beste lanik etzuten egin. Etzan txabola zazpi oin zabal, amar ez luze, gorutz etzituan zortzi. A! Baño bazuan ate zar bat eta gauza anditzat erakutsi zigun artzaiak.