Orrialde:Garoa (1912).pdf/170

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

seren igesi, lenago baño mukerrago ta gozakaitzago gelditu zan: Joseren maitetasunarentzat etzeukan erantzupenik.
O! Iñork eztaki, igaro gabe, zenbaterañokoa dan atsegin garaian ta pozaren tokian arkitzen degun naigabea: eztago naigabe samiñagorik. Eta ori bera gertatu zitzaion artzai umezurtzari: zoriona itxaron ta atsekabea idoro, sair billa joan ta neke berriak arkitu, eztia ames egin ta mingoztasunean ito.
Josek, zearo galdu zituan mendiko pakea ta patxada ona, ta sarri esan oizion buruari: gau txarra igaro uan azkenengoa Urbiako zelaian, baño ala ere, obeto uke otsoarekin borroka ibilli arkume maitearen destañetan bizi baño. Bai milla bidar. Ta zer egiten zuan aitonak bitartean? Aitona, mutillaren kupidan edo, ixill ixillik zebillen. Ezezkoa esango zion Malentxok eta...