Orrialde:Garoa (1912).pdf/172

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kumeak, adimen laburrekoak; baña beren burua gizonik eldu ta andienarena baño obe ta argiagotzat daukate.
Esana dago eztirala jakintsuak, bai zera! zerbait ikasiak geienez ere, azal azaletik liburutxo bat edo beste ikusi dutenak; edo erbestean denda morroi, pelotari, bizargin, perratzalle ta abar irabazbide errezen billa nolabait ibilliak; baña jakintsu guztien gañetikotzat daukate beren iritzia, ta berak astindu, orraztu ta erabaki oidituzte agintarien arauak eta jakintsuen auziak. Eztago gauza on bat, erri txikietan, zalduntxoen baimenik ezpadu.
Arro aña lotsagabe, gauza okerrari txalo ta egintza onari parre, mendeko gaixoari ziri ta araugille[1] zintzoai destaña, bertako lagunagatik ijiji ta aldemeneko ezagunagatik ajaja, eztiote ezeri ta iñori pakean utzitzen, ta ezta inguruetan zalduntxoen isekaz erre ta zauritu gabeko gizonik izaten.
Nekazari ta langilleak baño obexeago jantzita oidabiltz mutillok, erdi-andiki antzean, ongi naiezean bezela, baldan itxura ikasian, zapata polit edo abarketa berri

  1. Legegille.