Orrialde:Garoa (1912).pdf/173

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

txuriak oñetan ta euskal txapel urdin biguna buruan dituztela.
O burua! Amaika ikutu ta igurtzi egindako ames jauregia! Buruan dago gazte oien arretarik andiena. Illea koipe leunez betea, usai gozozko urez bustia, txito ajolaz tolestatua, erdi aldean lerro txuria duala ta kopeta gañean txaplatatxo bat, ikustekoa egoten da zalduntxoen burua ta alegiñak egin oidituzte beren goialde ariñ aizetsua erakusten.
Izan ere, aukerakoa da gaurko euskaldunen txapela orretarako. Biguna, aldakor ta erabilkorra, nai dan itxurak artzen ditu ta era guztietara jantzi deike. Ta ala, batzuen buruan zozo-abia dirudi edo perretxikoa edo abatsa, ta bestienean mats-orria, koskordun tremesa edo talo zabala; auek garrondoan ipiñita darabilte, beste aiek ezkerreko edo eskubiko belarri gañean, orkoak inguru guztian zuloak eginda, ortzez jositako gurpil baten antzera; emengoak, emengoetan daude gure zaldunak, lerro txuria ta kopetako ille kizkurra agertzeagatik, aurreko ertza oso egoki jasota.
Buruko apaindurian aisa ezagutu leiteke zenbat ames darabilten gizonak... eta ema-