Orrialde:Garoa (1912).pdf/174

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kumeak. Neri askotan erakutsi dit nor zein dan txapelaren jazkerak eta illien orraztuerak. Baita parre algara gozoak eragin ere.
Guazen arira. Esan degun erako mutillak errez ikasi oidute zeintzuk neskatxa diran aberatsak errian edo auzoan, ta neskatxa oien atzetik nabaitu geinkez txurikerian ta on irudian dabiltzala, beste badaezpadako neskatxen billa jarraitzeari utzi gabe.
Orrelako mutil gazte asko zeuden Oñatin, ta beren artean zarkote, alper, jolasbillako ardozaleren batzuek. Moxoloren ardangelan bituta, amaiketakoa zala edo lauretakoa, ardao zarra edo txitxardin berria, biatzak eta ezpañak olioz bustita, nabarbenkeria baño nabarbenago, arrapatzen zuten jakia ioranez iruntsitzen, beltzetik edo zuritik zurrutean, edo ta bestela berritsukeriarik txoroenetan, sudur zuloetatik keia boteaz ta ate ondotik kalean zijoazen neskatxa guztiai txistadaka igarotzen zituzten egunaren orduak.
An zeuden beti, Oñatiar zitzoak ziotenez, zorrari ortzak erakutsi, lotsari lepoa eman, oar onari gaizki erantzun, beartsua-