Orrialde:Garoa (1912).pdf/177

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Mutillak! —jardun oizioten— au ustel usaia dago zuen artean! Zetan zaudete beti emen sartuta? Norbaiti azpiak jaten? Ixilleko gertaerak usaika? Loikeri danetan muturra jartzen? Txerriak bezela gizentzen? Egia alda txitxarien aldeko sosiedade bat asmatu dezutena? Ori ere bada ba lana, lurpeko arrak jaki geiago izan dezaten, zuen burua guritzen jardutea, beste egitekorik gabe... Ala bai aldezute beste arloren bat? Erriko gauzak zuzendu naian alzabiltzate? Etzeok toki txarrean zuzenbidea! A ze nolakoak zuek, salobre urdailtsuak, ziraun makurrak, dollor, galdu, naspillari arraioak; a ze nolakoak errien diru ta ondasunak zaintzeko ta ugaltzeko! Badakit nik zer ugalduko zenduteken zuek: zorra ta zimaurra. Ni alkate banintz, gurdi bati uztartuta erabilliko ziñuzket aida, añaniñuok! antxe, koipea kendu ta gerria bigundu arte.
Ta ederra da ipuia. Patxikori onian artzen zizkaten ozpinkeri guztiak eta etzioten min emateko gauza bat egundaño esaten, arpegiz arpegi. Zanbroak sortzeraño zigortzen zituan, erruki gabe, ta oso leunki, izuturik bezela erantzuten zioten mu-