Orrialde:Garoa (1912).pdf/178

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

til pardelak Zalduntxoen artean, abere gaiztoen biguntzallea zirudian Patxiko sendakiñak. Iñoren ajol gabeko gizatxar trebe ta argiaren izena zeukan ta... O! Ezta gaizki, garaietan, ausarta izatea.
Ardangela orren aurretik igaro bear izaten zuten Paulak eta Malentxok elizara zijoazenean, ta eztago zer esanik, barruan zeuden gizasemeak, zar ta gazte, danak ertetzen zirala neskatxa oiei begiratzera.
Lengusu biak ziran ikusgarriak, baño batez ere Malentxo. Menditar gazte ura ederren erregiña zan Oñatin, berez, jaiotzaz, jazkeraren apainduri gabe; arren ondoan erritar neskatxarik aukeratuenak, urri, ziztrin ta itxusi agertzen ziran; ura zebillen tokian edertasunaren argia ta anima garbiaren usai gozoa bezela utzitzen zuan, onela esan badezaket. Orregatik gelditzen ziran ergelduta begiraleak, zer esan asmatu eziñik. Bazekiten, bai, Zabaletakoak ezkonsari ona idukiko zuana; baño, aitortu bear da, guztiak ezkoduko zitezkean pozik Malentxorekin, naiz ta onek txanpon bat izan ez. Zer bera baño ezkonsari oberik?
Moxolo Potolo zegoan itxutuena ta Mo-