Orrialde:Garoa (1912).pdf/180

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tan, ta antxen dagon illargia bezelakoa da.
—Zuk esango dituzunak.
—Egi egia. Arto zati batez obea egin leiteke.
—Zagoz ixillik, neska.
Ordutik aurrera askotan parre egin zuan Malenek illargi betearen arpegia gogoratuta.
Paula, Malentxo aña ezarren, oso zan emakume itxurazkoa ta maitagarria. Andi ta guri samarra, yaioa, otzana, langillea ta begiratua, amaikak artuko zukean pozik emaztetzat, berak nai izan ezkero.
Baño etzuan nai, ikusten zanez; etzion beintzat iñori jaramonik egiten. Bai, naigaberen bat bazeukan Paulak ondo gordeta; arren begi gozoetan beti agiri zan illuntasun bat, zerbaiten errañua, arimako beaztunaren albistea. Zer ote zuan?
Ura ta Jose, ara beste goibela, jai arratsaldietan, amonaren etxean arkitzen ziranean, beti zeukan mutillak, ain zuzen ta ixilla izanda ere, ardangelakoakgatik zerbait esan bearra, ta beti entzuten zion Paulatxok gogoz ta arretaz.
—Zer mezatan izan zerate gaur?