Orrialde:Garoa (1912).pdf/181

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Zortziretakoan.
—An egongo ziran, Moxolonean, Oñatiko alper guztiak.
—Eztakit ziur, baietz uste det.
—Bai, egongo ziran. Zuk ezpadakizu, besteren batek jakingo du.
—Zeñek? Malenek?
—Bai.
—Malenek eztu ardangelara begiratu andirik egiten.
—Begiratu gabe erakutsi leike barruko zera.
—Nola baña?
—Parre txoroak egiñaz. Badakit parrez joaten zeratela.
—Bai, iñoiz bai. Zeñek egin ez parre Potolo ikustean? Gizon zatarragorik...
—Eta aberatsagorik. Aberastasunak dana edertzen du, Paula.
—Ez, ori ezta oso egia. Nai luke Potolok beste batzuen entzute ona, nai luke neuk dakitan baten arpegia. Ara, Jose, naiz ta diruz josita egon, Moxolo Potolo ezta egundaño zu aña izango.
—Norbaitentzat ez, bear bada; baña...
—Iñorentzat erez. Zu, gizona, espaz