Orrialde:Garoa (1912).pdf/182

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beterik zaude; baña Malenek eztauka Moxolatarrakin zer ikusirik.
Paula, egizalea zan ta, egia esan oizuan miñez bada ere; baño gezurtatzera bezela etorri zitzaion Peru Odolki illuntze batean.
Gazte biak ate aurreko larrañean zebiltzan, batera ta bestera, astiro astiro, ezetz ta baietz, lelo arduratsuagorik etzeukaten ta, aspaldietakoa berriro aztertzen, mutil zar txatxua jeupadaka agertu zitzaienean.
—Kaixo Peru. Zer dakartzu olako orduetan gurera?
—Zuentzat ezer ez.
—Zeñentzat ba?
—Beste neskatxa gazte polit batentzat.
—Malenentzat?
—Bai.
—Zer bear diozu zeuk Maleni?
—Nik edo beste batek.
—Zeñek bada?
—Orixen da jakin bearra. Etxean aldago?
—Bai, amonarekin, janari pixka bat jartzen.
—Esaiozue atera dedilla onaño. Baña,