Orrialde:Garoa (1912).pdf/183

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ixo, amonak eztezala ezer somatu, e?
—Baño ezaldiguzu zer darabiltzun azalduko?
—Ezin dezaket... Ara, ixil ixillik eukitzen badezute... Potolok biraldu nau txarteltxo batekin. Oso erotua dago mutilla Malentxo dala ta eztala; ia zer egiten duan eztaki gizagaixoak; ez omendu iñun orrelako neskatxarik ikusi egundaño; ez omen dio mutillak nai lukean bezela arpegirik ematen Malentxok; ez omen daki arrek, gañera, neskatxari nun ta nola itz egin leikion, ta (kolkotik txartel bat ateriaz) paper onetan jarri omen dizkio eztikeririk andienak. Bai, goxoak izango dira emen dauden itzak, baña goxoagoa izango da gaurko nere aparia. Zuek eztakizute, txanpañez gonbiratzen nau Moxolo Potolok! Ori dek gizon izatea, ori! Etziok probintzi guztian Potolo bezelako mutillik! Txanpana! Txanpanaren izenik entzun aldezute? Ez, e? Urrutietako edaria da ta. Edari txuria, edari garbia, edari fiña, andiki andikien edari garestia. Ba nik nai aña edango diat gaur. Aufa! Nik arrapatu bear diat mokolloa!