Orrialde:Garoa (1912).pdf/184

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Jose, Peru izketan aizan bitartean, zuritu, gorritu, otzitu, berotu, edertu ta itxusitu zan iru edo lau aldiz bai.
—Tira —jarraitu zuan Odolkik— esaiozue Maleni ertetzeko.
—Ez alda berdin txartela geuk eramatea? —galdetu zion Josek.
—Ez, neskatxaren eskuetan bertan utzitzeko agindu dit.
—Utziko diozu, gizona, utziko diozu; baña neuk ikusi nai nuke lenago, gañetik bada ere. Eman zadazu apur baten.
—Ez, ez.
—Baño zergatik ez? Zer galtzen dek nik estalkia begiratzeaz?
—Eztetala nai, eztetala nai. Potolori itz eman diot Malentxok bestek eztuala ikusiko ta eztiola ikutuko.
Onetan zebiltzala, erten zuan Malenek zurrumurrura, ta azkenengo itzak entzun zituanean:
—Zeñentzat dezu txartela? —galdetu zion Odolkiri.
—Zuretzat.
—Bada neretzat izan ezkero, neuk bakarrik artu bear det.
Aurreratu zan gure neskatxa ederra,