Orrialde:Garoa (1912).pdf/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

koarekiñ ondo banago? Gañera, eztator ona iñor, zuek bezelakoren batzuk ezpadira, ta etzerate zuek artzaia mendian ikaratzeko gizonak. Gaiztoak or bealdean bizi dira, diotenez; zenbat eta berago, gaiztoagoak; zenbat eta erri andiago, okerragoak eta ugariagoak. Eztakit nik nola dan, baña gizon txarrak gutxitan oidira mendizale.
Arren egin giñon Joanesi lagun zaigula Aitzgorri gañeraño, astirik bazuan, ta lagundu zigun.
—Ura gizona! esan bear det berriz ere. Beti aurretik zijoan, izerdi tantorik gabe, geti parre antzean, jolasean bezela, ta guk, ogei urteko mutillak, izerditan urtutzen ta biriak aotik boteaz, ezin giñon jarraitu.
Atzean ez gelditzeagatik egiñalak egin genduzan, baña alperrik. Azkenerako, Joanesek, gure neke ta larria ikusi zuanean, errukituta, kendu zizkigun berotasuna baizen besterik ematen etziguten geure jakak eta goian zerbait artzeko geramakigun janari-otarratxoa. Lotsatzekoa zan, baña ezkiñan lotsatu: arritu egin giñan.
Aitzgorriko bizkarretik ikusten dana ezta beste iñondik gure Euskalerrian ikusten. Mendiak, mendi anaiak lenbizi: Ernio