Orrialde:Garoa (1912).pdf/190

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ra gogozko arrenetara; egarbera zeudenak alde egiten, egarri daudenak inguratzen dituzte urzalien maiak; ase ta beteak txostenetatik ertetzean, salobre ta goseztoak jartzen dira aien tokietan; opil edo jostallu saltzalleak erosle bat aurretik kendu baño len, aurrean dituzte iru edo lau ikusle urduri; goiztarrak edo urrutikoak, gizadizko erreken antzera, etxeruntz dijoazenean, urrekoak edo berandutarrak badatoz mendira txindurriak txindurtegira bezela, oñez edo zalpurdietan, manaz edo neketsu, aberien indarrez edo norbere adorez, arpegia aizemalez[1] egurastuaz edo aurren bat lepoan dutela izerdi patsetan; dana batera esateko, eguzkia jaikitzen danetik lotara dijoan arteraño alderdi guztietan ikusi ta entzun litezke, naspillaturik, nagusi jaunak, maizter txikiak, etxeko andreak, neska gazteak, mutil eroak, lurbarrukoak, itxasgizonak; usaibelarrak eta eliz-kandelak, krabelin sortak eta opil mordoak, eskeak eta eskeintzeak, algarak eta txilioak, otoitzak eta irrintziak, arrenak

  1. Aizemale - Abanico.