Orrialde:Garoa (1912).pdf/192

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

duko ziolata; aurretiaz aukeratu zituan juan etorri orretarako lagunak: Malen, etxetik iñora beñere ertetzen etzualako; Jose, mutil gizagaixoari atsegin eman nai ziolako.
Goizaldeko ordubietan erten dute Zabaletatik, eta lasterbidean zear etorri dira, oñez, jakiña ba, Meza nagusitarako.
Eztaude ain nekatuak: elizkizunak amaitu ondorean, aitonak pipa piztu ta gero, jo batera ta jo bestera dabiltz bazterrik bazter, aldrarik aldra, txosnarik txosna, gauza guztiai begira, nun jarriko, zer jango, zer erosiko.
Gizon koixkor bizartsu bat ikustren dute mai baten gañean garraxika. Zolia du mingaña, azkarrak dauzka beso ta biatzak. Bai arranietan! Berebiziko itz iturri naro ausarta dario etengabe, paper batzuek egan botatzen ditu ta eskura joaten zaizka berriro, mutiko bati txanponak ateratzen dizka musutik, belarrietatik, nai duan lekutik, edozeñen gogarteak asmatuko omen lituzke. Pamerialen adiskidea zan iñolaz ere! Baserritar kaiku pilla andia dago gizontxoari begira. Aoa zabalik daude geienak. Onik onenean, jolasari utzita,