Orrialde:Garoa (1912).pdf/193

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—«Ni naiz, —esaten du erderaz— ni naiz Rosinak sendatzalle izendatua. Lagun urkoari on egiteagatik lurbira guztiko erri ta itxasoak igaro ditut, liburu guztiak aztertu ditut, jakintsu guztiekin itz egin det, sendagarri guztien indarra neurtzen gau ta egun ibilli naiz eta min oiñaze danak osatzeko gauza bat asmatu det. Zer da bera? Ara, jaunak, emen daukazute; artzaren koipea da, leoien koipez nastua. Koipe onezaz igortxitxo bat min dan tokian eman ezkero, min guztiak beti betiko joaten dira. Eztago gaurtik aurrera ez buruko miñik, ez gerriko miñik, ez beso, iztar, belaunetako miñik geiago. Nik sendatu ditut Paris, Londres, Berlin ta Bienan eri zeuden gizadiak. Ta zenbatean da koipe ori? esango dezute. Zer diru bear da koipe ori erosteko? Utsa, baterez, txanpon erdoitu batzuek, peseta bat, orra. Peseta batean ematen det lagun urkoai on egiteagatik. Oso gutxi dauzkat. Biar, gero, emendik ordu batera eskean bazatozte, eznauzute ni billatuko. Ni banua, laster nua emendik, eta eznator ni onuntz geiago. Nork eskatzen du beste bat?»
Eta baserritar geldotzarrak, eskuak lu-