Orrialde:Garoa (1912).pdf/194

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zatuta, beren biatzetan makur txuriak erakusten dizkiote itzontziari.
Baziran orratik onela itz egiten zutenak:
—Zertarako du baña dirua, musutik ateratzen badaki?
—Dirua musutik atera ta alkondara zikiña jantzi? Amari esaiok.
—Gizon prestua izateko ipurdia lurretik urrean zeukak orrek.
—Aitona —galdetu zion Josek Joanesi— ez aldu orrelako koiperik erosi bear?
—Nik? Zertarako? Jaungoikoak nai badu, sendatuko naiz; Arrek nai ezpadu, gizontxoaren koipea gora bera, eznaiz sendatuko. Egin det nere eskabidea, Antonio Donearen bitartez.
Gure ezagunok, koipedunagandik laster, nunbaiteko bibolin jotzalle itxua idorotzen dute. Lagun argia dauka itxuak aldemenean, mutil sostor bat, eta lagun orrek eun-oiala darabil makilla batean jasota, itxuragabe ta zirriborroan egindako gizirudiz betea. ¡Horroroso crimen! jartzen du oialean, ta noiz itxua, noiz mutil sostorra onela mintzatzen dira: «Txanponean sartzen degu Toledoko urian gertatu dan oben likitsaren albistea Paper onetan