Orrialde:Garoa (1912).pdf/195

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

adierazten da nola Eujenio Barelak bere amagiarrebari arrigarrizko eriotza eman zion, emaztearen amak alperra deitu ziolata beste gabe. Amazazpi aldiz sartu zion labana zorrotza lepo, bular ta erraietatik zear ta, odola ixurtzez nekatu zanean, gibela ta giltzurriñak jan zizkon, sutan erreta. Oialaren alderdi batean daukazute gizon erallea emakume kupidagarriari eriotza ematen eta bestean urkamendira igotzen, bere ornia nai ta naiez artzera. Nork eskatzen du beste papertxo bat?» Eta oiturazko eresaldi bat egin ondorean: «Baita ere badakarzkit Kandelasen lapurreta burutsuak eta Jose Maria ta Diego Korrientesen egitada okerrak. Baita ere badauzkat Santa Jenobebaren bizitza, Bertoldo ta Bertoldinoren liburua, Santa Ritaren bederatziurrena, Santa Klara, Santa Katalina, San Jose, San Pranzizko, San Antoniorenak, Begoña, Iziar, Aranzazu ta Karmengo Amarenak. Nork nai du beste bat?»
Eta baserritar zentzugabeak, erallearen irudiari begira begira egonda gero, Toledoko gaiztakeria goiz artan igaroa balitz bezela, Elorrion gertatua balitz bezela entzuten egonda gero, obendunaren berriak