Orrialde:Garoa (1912).pdf/196

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zekarzkian papera eskeriakzen zioten itxuari, eztakit zertarako.
Itxua baño oinkada batzuk aurrerago, eztarri garbiko euskaldun alai bat arkitzen da oiulari: Bertso berriak —ots egiten du noizean bein— Senpelarrek jarriak![1] Eztauka biboliñik; eztarria du bibolin-gitarra jardunaren jardunez, ekiñaren ekiñez saltzen ditu bere paperak.
—Bai aldaukazu Gernikako Arbola?
—Gernikako Arbola Gernikan ziok, motel, ta astunegia dek nik onaño ekartzeko.
—Ta San Iñazioren martxa?
—Ez, maite; datorren illean kantatuko degu ederki, Loiolan.
—Zuk eztakartzu ezer, gizona.
—Nik eztakartala ezer? Senpelarren bertsoak, berri berriak, Prantziako pelotariai ateriak.
Amalau españoletan
Mateo prantzeza a
Partidu onetantxe

Izanda trabesa a.

  1. Bertso guztiak ziran orduan Senpelarrenak, pronostikoa Mariano Kastillok egiña bezela.