Orrialde:Garoa (1912).pdf/197

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Lau lautara
Ziran asi
Altzuenak
irabasi...
Bertsodunaren urre samar neska-mutil buru ariñak alkarren aurrean dabiltz, triskatzen, antxume zoroen antzera, akitika, bira biraka, irrintzika. Zabaletakoak aiei begiratzeko astirik eztute artzen.
Txosna baten alboan gizapilla iskanbillatsuak ibilpidea galerazitzen diote. Zer ote da? Borrokaren bat? Ezta borroka, ezta aserrea: jan baietz ta ezezko auzia darabilte kankallu bik.
—Arkume osoa.
—Bai.
—Lau librako ogia gañera.
—Bai.
—Bi pitxar ardorekin.
—Irurekin naiago.
—Bueno, irurekin.
—Amar duro, ezetz.
—Amar, baietz.
—Jango dik.
—Eztik.
—Bai, jango dik, idiak baño urdall obea zeukak eta.