Orrialde:Garoa (1912).pdf/199

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

etorri nai duten arrotzak, betoz zorionean; baño eztezatela gaiztakeririk onuntz ekarri. Len ere naiko gaizto gera gu, on itxuretan.
—Aitona, ez bedi orrela betillundu. Jan beza.
Baiño aitonak eztu ia ezer jaten. Malenek urdaiazpiko zatia ipintzen dio ogi gañean, baño Joanesek eskura zer eman dioten eztaki. Gogamen astunak dauzka iñolaz ere.
—Eztet ondo itz egin —jarraitzen du. Gizonak berarekin eraman oiditu bere oiturak, onak edo txarrak. Geugan dago iñoren oitura txarrik ez ikastea; bai, geugan. Gugana datorren ikazkiñak ezkaitu beltzituko, geuk nai ezpadegu... Badantzuzute auspo soñularia, filarmonika? Nik eztakit Euskalerrira zeñek ekarri duan, baño badakit zeintzuk jotzen dute: euskaldunak, menditarrak...
Bazkaritxo amaitu da. Malenek eskale bati ematen dizka enparatuak. Josek biotzaren jakia nai luke: maitetasuna. Joanes urrutira begira dago, gaztetako egunetara.
Aguratxo bat jarri zaiote aurrean begira,