Orrialde:Garoa (1912).pdf/200

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

makil buruan esku biak eta eskuen gañean okotza ipiñita.
—Adiskidea —galdetzen du— barkazioz, oñatiarra altzera?
—Bai.
—Zabaletakoa?
—Bai.
—Joanes?
—Bai.
—Antzeman dizut orratik.
—Eznaiz ba zuzaz oroitzen.
—Orain dala ogetamar urte alkarrekin jan genduan arako zoko artan.
—Izan leiteke.
—Ala da. Bergarako azokan esne-bei eder bat saldu ziazun, ederra alare, ta bei diruak artzera etorri ziñan.
—A, bai! Aingeru jaola! Austin zera zu, elgetarra!
—Elgetan jaioa, iragoko larogei urte auetan Arriolan bizi naizena.
—Aspaldiko Austin! Urteak dira ba alkar ikusi eztegula.
—Esan det: ogetamar.
—Ez algera geiago iñun ikusi?
—Nik etzaitut geroztik begiz jo. Lenago bai, lenago sarritxo ikusi oigiñan, bata