Orrialde:Garoa (1912).pdf/201

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

besteaz artu-eman asko erabilli oigenduan, alkarri ondo lagundu oigiñon.
—Bai orixe, bai anbat; zuk eta nik, Azurtzako Militonek eta Irigoiengo Kaisparrek alkar billatzen bagenkian. Zer egin zuten adiskide aiek?
—Il ziran.
—Il ziran?
—Bai, antziñatxo. Baita Zezeagako Turubio ta Eguzkitzako Txomin ere.
—Gizon zintzoak, gizon maitegarriak.
—Gaurko egunean gutxi bezelakoak, Joanes.
—Gaurkoak ere gure ondorengoak dira, Austin.
—Bai, baño gugandik etenak. Zuaitzetik ebakitako adarrak dirudite, adar igarrak. Galeran dijoaz euskaldunak eta Urkiola bera galeran dijoala deritzot. Goizean etorri naiz, Aramaion ezkonduta bizi dan seme batek ekarri nau, ta bereala gogait egin det emengo alderdiak ikusten. Eztago emen adiskide on bat. Ezagun batzuek ikusi ditut, baño ezpañetatik ezpañetarako izketarte otza izan degu alkarrentzat: biotzetik biotzera itz egiteko, egiazko adiskidea bear da, antziñetako lagun zarra.