Orrialde:Garoa (1912).pdf/202

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Nere aita zanak esan oizuan: urdaia ta ardoa urtekoa; adiskidea urtetakoa. Orregatik poz andi bat artu det zu ikustean.
—Eskerrikasko. Zu ikusi baño lenxeago zerbait gogoratzen ainitzan, ta zure itzak nere ustien oiartzuna dirudi. Ala ere zalantza pixkaren bat badaukat. Gu zarrak gera, Austin; naigabetuak gaude, ta biotz naigabeak itz garratzegiak oiditu. Gure gazteriko egun alaiak joan zitzaizkigun, ta egun aientzat gordetzen degu oraindik animetako maitetasuna. Nork daki, bada, gure ustea zuzena ta ziurra dan ala ez?
—Neuk dakit, zeuk jakin bear zenduke. Oraingo Urkiola ta gure gaztetakoa eztira berdiñak, ta ordukoa obea zan.
—Oraingo eguzkia ta nere umetakoa berdiñak dira, gaurko lorea ta ordukoa berdiñak, orduko ta oraingo arrautzak era berekoak; baño gaurko eguzkiak ezin poztu nau, gaurko liliari eztiot usairik artzen, arrautzopilla txarra dagola iruditu zait. Geu gaude gu alperrik galduak, Austin.
—Joanes, edo eznaiz zure oiarzuna, edo ni txurikatzeagatik, zure iritziaren atalen bat barruan gordetzen dezu. Nik badakit gure zentzunak alperrik galduta dau-