Orrialde:Garoa (1912).pdf/203

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dela, baño ez gure animak Aitortzen det lengoak dirala eguzkia, loreak... eta arrautzak, baño ezin ukatuko dezu au eztala lengo Urkiola. Len euskal-usaia, garo usaia zegoan emen; gaur, mendiko egurats garbia oso kirastua dago.
—Bai ote?
—Makilla eskuetan daukatan bezela.
—Zeñek kirastu du?
—Zeñek? Gaitz da erantzuten... Uri andietako aizeak, baserritarren griñak, gizon batzuen siñiste otzak, askoren nasaikeriak; arrotzak eta euskaldunak, etsaiak eta geuk, danak et danok. Zu pekataria esaten badakit, baño Ni pekataria etzait aztu.
—Ederki mintzatu zera, adiskidea. Jarri zaite nere ondoan gauza oiek obeto argitaratu ditzagun, pipakada bana erreaz. Zuek, gazteak, etzaudete ondo gure illetak entzuten; zoazte, bada, orrutz zerbat ikustera.
—Ondo gaude, aitona.
—Ez, zoazte; erosi itzatzue gozo batzuk etxerako.
—Illobak aldituzu, Joanes?
—Illobak.
—Landare onak! Garo artean artu dezatela lurra, Aloñatik urrean.