Orrialde:Garoa (1912).pdf/204

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Amen.
Adiskide zar biak beren erabakiak ematen dabiltzan bitartean, gure gazteok, gizartetik zear dijoaz alkarren lotsaz, batak besteari begiratu gabe, ezertan arretarik ipiñi ezinda. Zer egiten duan eztakiala, ainbeste opil erosi ditu Josek, kopeta illuna darabil Malenek, biotz gabeko neska mutillak dirudite biak, aserratuta daudela esan leiteke.
Bat batera:
—Jesus! —dio neskatxak—. Gauza lotsagarriagorik.
—Zer da?
—Osaba Iñazio Mari dantzaurrea egiten.
Egia zan. Giza-uztai baten barruan, tanboliñaren aldemenean, Zabaletako aizkolari ospetsua, Azkarragako Paula ta Martiñen aita obeto esateko, birbiztuta, ardoak berotuta, esku baten txapela zuala, paparra agirian ta gerriko txistana atzeko aldean dindilizka, besoak zabalik zebillen goragoraka, alzituan gaitasunak erakusten, baño zabulunak neurtu eziñik eta oso parregarri.
—Peru Odolki atzezko!