Orrialde:Garoa (1912).pdf/205

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Sokan dauden guztiak dira oñatiarrak, Moxolo Potolota.
—Jas! Ez lotsatzea osaba, orrelako gizonakin bere burua bat eginda! Aldendu gaitezen, geu iñork ikusi baño lenago.
—Arritzen aiz.
—Zergatik baña?
—Moxolo emen eukita iges egiten dezulako.
—Nik eztaukat Moxoloren bearrik.
—Benetan?
—Eznaiz gezur zalea. Goazen aitonagana.
—Ez apur baten, Malentxo; ez, Jaungoikoaren izenean. Izketan asi geran ezkero, gauzatxo bat esan nai neukizu.
—Zuk?
—Bai. Aspaldian daukat nik zuri agertzeko uste bat, ames bat...
—Zaude ixillik.
—Ixilli, beti ixillik! Ito egin bear det beraz nere gogoa.
—Badakit zer esan nai zendukean... Badakit maite nazuna, baño ez itxaron nigandik ezer.
—A! Zure itzala izateko eznaiz duin!
—Ezta orregatik!