Orrialde:Garoa (1912).pdf/206

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Bai, biotzak adierazten zidan: utsa naiz, oinpean darabiltzun autsa bezela naiz, Zabaletako morroia!
—Ezta ori. Zabaletan morroirik eztago. Zu ta ni anai-arrebak gera... Jakin zazu bein, zure barruko arra kentzeko. Iñorekin izatekotan, zurekin izango naiz; baño ez itxaron, Jose, ez alperrik itxaron. Billatu zazu beste bat, zure idekoa. Neskatxa on bat opa dizut, ni baño obea opa dizut.
Eta orrela itz egitean, txit bigun begiratzen dio mutillari, errukizko begi ederrak erakusten dizka.
—O Malentxo!
—Ixo. Naikua esan dezu, geiegi erantzun det. Guazen azkar.
...................................................................................
Aitona biak, oso samurturik, agur egin diote alkarri.
—Agur Austin.
—Agur, Joanes, lagun zarra.
—Noiz arte?
—Josapateko zelaira arte.
Zabaletakoak ekin diote etxerako bideari, danak ixillik, barruko ames ta etsipenai begira danak.
Urkiolako alaitasuna ezker eskui asi da