Orrialde:Garoa (1912).pdf/207

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zatitzen: algaraka dijoa, algaraka ta lekaio luzean egiñaz bide, baso ta ibarretan zear; urrutiko baserrietatik tuntun ots berria dator gure bidaztien belarrietara aizetxoaren egoetan.
Ta ots bigun arrek gizonak poztu edo samintzeko eskubidea izan bear du; tuntun arrek, norbera ixillik dagoanean, bakoitzari barruko amesa zirikatzen dio, bakoitzari norberak nai duan bezela itz egiten daki.
Ara Joseri zer esaten dion: «Iñorekin izatekotan zurekin izango da. Ta bat edo batekin izan bear. Au egun ederra!»
Ara zer Maleni: «Agertu bear zitzaiona agertu zaio. Nere biotzetik astuntasun andia kendu det. Au pakea!»
Ara zer Joanesi: «Zureak egin zuan. Au larria!»
Aiton-illobak badabiltz Oñatiruntz, egun argitan dabiltz; baño anima, gerora begira, lañotan bezela daramate. Usteak uste dirala, nork daki etorkizunak zer gordetzen digun?
...................................................................................
Biaramon goizean Peru Odolki, tronpolloz apaindua, ezkerreko begia eztaldu-