Orrialde:Garoa (1912).pdf/208

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rik zuala, sendakiñaren galdezka zebillen Oñatin.
—Zer dek, Peru? —esan zioten.
—Atzo Urkiolan izan giñan da...
—Moskorra galanta, e?
—Iñoiz bestekoa ez ba.
—Borroka egin aldek?
—Ez, Moxolo Potolok jo ninduan.
—Zer zalata?
—Malentxo izan omen zan Urkiolan, ta nik esan bear omenion Moxolori. Nik zer dakit ba nor nun dabillen?
—Orregatik aserratu alzan?
—Aserratu? Gizon beroagorik eztet iñoiz ikusi. Pitsa zeriola, arao ta birao, ekin zion ukabilka, ta ni artzeko.
—Beti bezela. Txanpaña ere artzen omen diozuta.
—Bein bakarrik txanpaña, geiagotan ostikadea.
—Ez astoakana joan, ta egin lana gogotik.
—Lana, lana! Lan egitea ere naikoa astakeri da ba.