Orrialde:Garoa (1912).pdf/211

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Aizan elurra galanki, gelditu gabe aizan, ta mendian zeuden oraindik ardiak eta moxalak, Joseren agindupean.
—Ene badata! Zer egingo du orain gure Josek? Emen onenbesteko elurra danean, Urbian gerrirañokoa bada —zioten emakume izutuak.
—Manuel, deituiok osabari: Jose Ramon, bituitzak lagun batzuk eta azkar danok Urbiara, azkar baña —agindu zuan Joanesek.
—Zazpirak aldean erten zuten gizonak Urbiaruntz. Zabaletako nagusiak etxeko larrañetik ikusi zituan nola zijoazen errenkadan, bein bat aurretik eta gero bestea, besoen indarrez bideak idikiaz, ta nola ezkutatu ziran basoan gora, elur malotan barruna.
—Gauza ez ni oien burutzat joateko —esan zuan.
Ta Pedro Antonek:
—Guk ere beste orrenbeste bagenkian egiten lenago. Gaur gaztien txandea da.
—Jaungoikoak lagundu daiotela.
Andreak arrenetan abiatu ziran, ta Joanesek etzekian zer esan, zer egin ta zer nori agindu. Luze joan zitzaizkon eguna-