Orrialde:Garoa (1912).pdf/216

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dik illoba ura ezagutu, etzuten oraindik ezagutu erraña ere, ta orretarako gogo andia zeukaten Batez ere illobatxoa ikusteko, berari laztan gozo batzuk emateko, ta bere jakiturizko itzak entzunaz aspertu artean egoteko.
—Ara —esan oizion Ana Josepak senarrari— zeure illobak sendatuko zaitualata nago. Emengo sendakin guztiak baño geiago jakingo du, ta gañera iñork eztizu illobak beste arretaz begiratuko.
Orra zergatik Joanesek eskutitz bat eragin zion Maleni osabarentzat, Gabonak urrean ziralata, aitonarentzat baldin azkenengoak izango ziralata, bere ondorengo guztiakin bein bada ere egon nai zukealata, jaietarako danak etorri zitezala, arren bai arren eskatuaz.
Bitartean, eri gelditu zanetik aurrera oizuanez, sukaldean bizi zan geienbat Zabaletako nagusia, sukaldera zijoazkion baserriko seme ta illobak zer egin bear zuten galdetzera, antxen ematen zituan Joanesek bere agindu ta erabakiak, antxen inguratzen zuten etxeko danak gabero gabero, bertan egiten zituzten bere otoitzak, bertan irakurri Testamentu zar ta berriko