Orrialde:Garoa (1912).pdf/217

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

egi ederrak eta azkenean, oera orduko, beti zerbait esan bear izaten zien aitonak, bere burutik.
«Agertuko dizutet ba —zion bein— Urbiako zelaian nik aspalditxoan egindako amesa. Egun auetan gogoratu zait».
«Bazkal ostean, aritz tantai baten zañetan jarrita, piztu nuan nere pipakadea».
«Errozabal, gerri lodi, lepoker, buru orritsu, gorengo abarrak ia zeruetan zituana zan aritza. Sustraiak, sendo sendoak, inguru danean lurretik ertenda zeuzkan; azala, zartatuta, lertuta ikusi nion, gerrialdeko mamin errea oso agirian, agure batzuen paparra bezela, ta kopet ondoan zulo andi gorri-beltza erakusten zuan, aspaldiko zauri sendakaitzaren irudira. —Zarra aiz ba —oartu zitzaitan, pipako ke-laño artetik aritzari begiratuaz.
«Gabean lo gutxitxo egiña nengoan, ta igarri gabe, pipa gordetzeko astitzake, itxi zitzaizkidan begiak, loak artu ninduan».
«Ta loak artu bezin laster asi nintzan amesetan».
—Zarra naizala? —esaten ziran zuaitzak. Egia da, bai; neuk ere eztakit zenbat urte dauzkatan. Nik eztakit urteak zer ta