Orrialde:Garoa (1912).pdf/219

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rruka gogorrean gau osoak igaro ditut, eta garaietan, guda beltzaren erdian adarrik onenak urratu zaizkit Sustrai sendoari eskerrak, eztet nere bizitza osoa galdu. Sustraia, sustraia bear da mardula izateko ta ekaitzari arpegi emateko: batetik bestera aldatzen dituzten zuaitzak, lirañak, sustrai gabeak, or erortzen dira buruz bera ta parregarri ekaitzaren aurrean».
«Ainbat goialdeko ipui eta lurpeko gertaera badakizkit, urteak erakutsita. Nere zain luzien bitartez neurtu det mendi onetako lurrak norañoko loditasuna daukan, jakin det zenbat ezkotasun ta koipe dituan, arri ta arkaitzak non dauden, beti gordeta egon oidiran samorro txiki askoren biziera ixilla nolakoa dan. Nere kopetaz goialdera begira ikasi det zenbat argi gozo agertzen diran gabaz zeru urdiñean. Anitzez gau zoragarriak igaro ditut, illunabarretik goizalderaño, bakar bakarrik, pake pakean, or goiko izar garbi maitagarriai begira. O zein ederrak diran zeruko izarrak! O zer atsegiña dan gau ixil ixillean, erretxiñolaren soñu eztiak adituaz, ozkarbiko edertasunak nabaitzen egotea!»
«Baita ere badakizkit gizonen uste ta