Orrialde:Garoa (1912).pdf/220

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

itxaropen batzuek. Maiz etortzen da nere ondora Urbiako artzai gaztea ta emen atera oiditu, oiulari, bere biotzeko maitetasun zintzo zintzoak. Mutil orren eresiak poz ematen dute, intza bezela jetxiten dira animaren erdi erdian... Iñoiz bein jarri oida nere oñetan, zu orain zauden antzera, uri gizon igar bat, eta bakarrik dagolakoan, aitortzen ditu, aopean, bere ondamuak, bere dollorkeriak, lagun urkoarentzat gordeta dauzkan gorroto gordiñak. Gorrotoak eztute pozik ematen. Ezin ulertu det zergatik gizonak gorrotatzen duten alkar: guk eztaukagu bata bestearen gorrotorik, zuaitzak izanda ere».
«Nik ez beintzat. Ni izandu naiz egazti mota guztien jantoki, aterpe ta logela; nere gañean esan dituzte txoriak, gau ta egun, beren txirripititxiorik pozgarrienak; nere beso tartean egin dituzte beren kabi ta bizilekuak; ni naiz karnaba, okil, txintxort, lepitxuli ta txirriskilloen sorterri; kuko, eskillaso ta pagousuen jarleku; mika, miru ta zapelaitzen zelat-etxe bezela. Aldetan aña on egin diot edozeñi: nere orri ta ezkurrak, urtero, aberien oe ta janaritzat eman ditut; nere adar guztiak aga, kerten,