Orrialde:Garoa (1912).pdf/221

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

makilla ta esolatzat edo gizonen berogarritzat kendu dizkate. ¿Alneike geiago?»
"Emen nago ni azken orduaren zai. Oraindik iraungo det, zuaitzak beti irauten degu gizakumeak baño geiago, baña etorriko zait nere azkena. Bai, or sukalde bazterren baten, basoetako tantaietan ekaitza txistuka dabillen orduan, ta basetxetarrak, nere ajolarik gabe, kondaira zarren batzuk aditzen daudela, txinpartak boteaz, agur egingo diot nere izateari, suzko malko goriak ixuriaz... auts biurtuko naiz."
Esnatu nintzan. Aritza bere tokian zegoan, geldi geldi. Arrek etzuan itzik esan.
—Banengoan ba, zuaitzak orrelako gauzak esatea...
—Ez, etzuan itzik egin, Ana Josepa. Nere irudimena ibillia zan orduan langille.
—Ta nondik dakartzu gaur ames ori?
—Nere auleriak erakarri dit burura.
—Nolatan baña? Zuaitzak eta zuk, nondik daukazute alkarren antzik?
—Biok gera mendikoak, biok lagun zarrak, biok asko ikusiak, biok aldegun aña on egin degunak, arrek, ori bai, zer egin duan eztakiala, nik jakiñaren gañean. Alkarren itxurak baditugu, zarrak geralako;